Norberaren kontura lan egitea

Norberaren kontura enpresa bat zabaltzeak makina bat buruhauste sortzen dituela dudarik ez dago. Hori horrela da orain eta lehen ere horrela omen zen. Badago ordea nire iritziz ezberdintasun nabarmen bat zenbait urtetatik honantz. Merkatua zabalduz joan den heinean negozio aukerak gehitu direla argi dago, baina aldi berean lehiakortasuna ere areagotu da, herrialde desberdinen arteko komunikazio bideak errazteak, herrian bertako lehiakideez gain kanpokoek egiten dutena ere kontrolatzera behartu gaitu, etab. Hots, aukerak zabalak badira ere kontu handiz eta bizkortasunez erabakiak hartzera bultzatuak gaude enpresan.

Guzti honek, enpresa bat martxan jartzeko garaian zuhurtasun haundiz jokatzera garamatza. Beharrezkoa da gaur egun norbere merkatu konketruko arauak ezagutzeaz gain (iturgin batek bere lana egitetik aparte edo merkatari batek bere produktua ezagutzetik aparte), ogasuna, gizarte-segurantza, osasun saila nahiz beste edozein erakunde publiko zein pribatuetatik ditugun betekizunak ezagutzea.

Baldintza guzti hauek, bere kontura lanean hasteko asmoa duten gazte edo heldu baten animoak jorratu ohi dituzte sarritan eta bideragarriak diren hainbat eta hainbat proiektu bertan behera geratzea bultzarazi.

Hau honela izan ez dadin eta enpresak sortzeak ekonomiarentzat duen garrantziaz jabetuta, erakunde publiko desberdinek, proiektu hauek aholkulari profesionalen babesa izan dezaten, laguntzak eskeintzen dituzte.

Hauen artean, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN “TXEKIN” programa aurkitzen da. Honen inguruan hitzegitera natorkizue hain zuzen gaurkoan.

Programa honen helburua, bere kontura lan egin nahi duen edonoren ideia aztertzea da. Horretarako, gai honetan adituak diren profesionalen laguntza eskaintzen da. Hauek, promotorearekin elkarlanean, proiektuaren bideragarritasuna aztertzen dute, idea bideragarria den edo ez ikusi eta enpresa martxan jarri ez gero, ondoreneko urte beterako dohako aholkularitza eskaintzen dute.

Bideragarritsaun planaren azterketan , enpresa bat martxan jartzeko beharrezkoak diren baldintzak aztertzen ditugu, hilero ordaindu beharreko gastu orokorrak zeintzuk diren, egin beharreko inbertsioak, lortu daitezken laguntzak, proiektua martxan jartzeko finantziazio iturriak…

Behin proiektuaren bideragarritasuna argi ikusten denean, enpresa martxan jartzen da (sozietatea den kasuan notaritza aurreko eskritura, gizarte -segurantza nahiz ogasunean alta, udaletxeko baimenak…).

Enpresa baten bizitzan ordea lehen urteak garrantzi berezia du, eta gertuko jarraipena egitea behar beharrezkoa da. Horixe eskaintzen du TXEKIN programak, bere zerbitzu osagarriekin: urte beterako aholkularitza. Urte honetan zehar hainbat zerbitzu eskaintzen dira, denak, enpresaren funtzionamendua sendotzera zuzenduak: plangintza estrategikoak, aurrekontuak, aholkularitza juridikoa, aholkularitza laborala eta fiskala…

TXEKIN programan barneratu nahiz beste edozein laguntzaren inguruko informazioa lortzeko, horretarako baimendua dagoen aholkularitza edo erakunde batekin harremanetan jarri besterik ez duzue. Hortik aurrera, bidea xamurrago egiteko saiakera utzi beraien eskuetan.

Pello Barandiaran Irastorza
GERTU ENPRESA AHOLKULARIAK ETA ABOKATUAK

Deje un comentario