Langile autonomoak eta langabezia

Langabezi egoeran aurkitzen diren autonomoen babesa arautzea autonomoek aspalditik egin duten eskaera izan da. 2007.urtean indarrean sartu zen Langile Autonomoen Estatuto-Legean aurkitu genitzake lehen aipamenak, non gobernuak, langile autonomoen elkarte esanguratsuenekin batera eta beti ere sistemaren iraunkortasun eta jasankortasun printzipioetan oinarrituz lege berri bat egiteko kompromezua hartzen zuen bere gain.

Arira, esan, Lege Proiektua onartua izan zela 2010. urteko Otsailean eta badirudi ahalegin guztiak egingo direla 2011. urteko urtarriletik aurrera sistema berria martxan jar dadin.

Hauetxek lirake babes sistema berri honen atalik aipagarrienak:

Behin behineko nahiz behin betiko lanuzte egoeran dauden autonomoek izango dute babesa.

Nortzuk dira hauek?

  • Arrazoi ekonomikoak direla eta lana utzi dutenak (baldintza, azken urtean, sarreren %40a baino gehiagoko galerak izatea da edota %30 eko galerak azken bi urtetan).
  • Indarrez aktibitatea utzi behar izan dutenak.
  • Baimen administratiboa galtzeagatik lana utzi dutenak.
  • Genero indarkeriagatik lan autonomoa utzi dutenak
  • Dibortzioagatik bere bikotearen autonomo laguntzaile izaera galdu dutenak.

Kasuan kasu, legeak zein dokumentuen bidez adierazi daiteken egoera bakoitza arautu du.

Ze babes jasoko dute?

Alde batetik laguntza ekonomikoa eta bestetik gizarte segurantzara kotizazioak enplegu erakundearen gain izango direlarik hauek.

Baldintzak

  • Gizarte asegurantzan altan egotea.
  • Lehenago aipaturiko lanuzte egoeraren batean aurkitzea.
  • Gutxiengo kotizazio epea beteta edukitzea.
  • Gizarte segurantzako ordainketetan egunean egotea.

Ordainketei dagokienez, autonomoetako oinarriaren % 1.5–a ordainduko da langabezi egoeran babesagatik.

Iraupena eta zenbatekoa.

Langabeziaren babeserako kotizatutako epeen araberako iraupena izango du laguntzak: 12 hilabetetan kotizatu beharko da gutxienez 2 hilabetetako langabezi eskubidea izateko eta 6 hilabetez jaso ahal izango da gehienez, honetarako 25 hilabete edo gehiagoko kotizazioak bildu beharko direlarik.

Laguntzaren zenbatekoari dagokionez. Oinarri erregulatzailearen ( azken 12 hilabatetako kotizazio oinarrien media) % 70-a kobratuko da laguntzak dirauen bitartean. ( gehienez esan bezala 6 hilabete). 60-64 urte bitarteko autonomoek, arau bereziak izango dituzte, gehinez 9 hilabete eta gutxienes 3 kobratuko dituztelarik).

Langile autonomoen eskubideen babesean aurrerapauso bat dugu lege proiektu hau dudarik gabe. Hala eta guztiz ere indarrean sartu aurretik arauaren kontrako lehen ahotsak ere entzun dira, ara nola, besteren kontura lan egiten duten langileak langabezi egoeran daudela azaltzeko dituzten baldintzekin alderatuz askoz gogorragoak dirala autonomoen kasuan, gehinez 6 hilabete kobratu daitezkela, besteren kontura lanean ari direnek 24 hilabetetako langabezi laguntza dutenean…

Mugak-muga, autonomoen babes-sistemak erronka garrantzitsu bat du bere aurrean. Sistemaren arrakasta, autonomoek era bolondresean sistemara atxikitzen diren edo ezean ikusiko da.

Deje un comentario