ETXEBIZITZA EROSTEKO EMAN BEHARREKO URRATSAK

Artikulo honetan, behin etxebizitza bat erosteko erabakia hartu ondoren zein pausu diren garrantzizkoak aztertzen saiatuko gara.

Nondik hasi etxebizitza baten bila?

 

Gaur egun Interneten hasi gintezke lehen bilaketa bat egiten. Bertan ehunka web orri aurkituko ditugu salgai dauden etxebizitzen gaineko informazioarekin, batzuk argazki eta guzti gainera.

 

Egunkari gehienek, sailkatutako iragarkietan mota guztietako higiezinen salerosketari zuzendutako atala izan ohi dute.

 

Higiezinen agentzia edo inmobiliaria batera jotzea aukera ona izaten da, gai hauetan adituak bait dira eta merkatuko baldintzak ezagutzen bait dituzte.

 

 

Bizi nahi dugun gunera inguratzea ere interesgarria izan liteke, etxebiziaren batean kartelen bat jarrita balego ere.

 

Behin gustuko dugun etxebizitza aurkituta berau erosi nahi badugu, zeintzuk dira eman beharreko urratsak?

 

Baiezkoa eman eta ezer sinatu aurretik, saltzailea etxebizitzaren jabea dela ziurtatzeko eta etxebizitzak kargaren bat duen ala ez ikusteko, Jabetza Erregistroan ohar bat eskatzea garrantzitsua da.

 

 

Kontribuzioko azken agiria ordainduta dagoela ziurtatzea komeni da eta administrariari etxejabeak komunitatearekin zorrik ez duela frogatzen duen  ziurtagiri bat eskatzea ere bai.

 

Etxebizitza erosteko finantzaketa behar dugun ala ez ere pentsatu behar da. Kasu honetan finantza-erakunde ezberdinetara jotzea komeni da, gehien interesatzen zaigun eskaintza zein den ikusteko. Ezarri liteken interes-tasaren arabera hiru mailegu mota daude:

                               Finkoa: Maileguaren bizi guztian interes-tasa finko mantentzen da

                               Aldakorra: Maileguaren interesa, erreferentzia indizeari ( nagusiena Euribora da ) kontratuan jarritako diferentziala gehituz  berrikusten da.

                               Mistoa:  Lehen urteetako interesa finkoa da eta ondorengo urteetan aldakorra izatera pasatzen da.

 

 

 

 

 

Zein agiri eta non sinatu behar ditut?

Erosketa notaritzan gauzatzen da, notario aurrean salerosketa eskritura sinatzean etxebizitzaren jabe bilakatzen zarelarik. Eskritura sinatu aurretik ordea, ohikoa izaten da salmentako baldintza guztiak biltzen dituen salerosketa kontratu pribatu bat sinatzea. Kasu hauetan erosleak diru kopuru bat eman ohi dio saltzaileari seinale gisa. Kontratu pribatu honetan, notario aurreko eskritura noiz sinatuko den ere adierazten da.

 

 

Zein gastu dakarzkio erosleari etxebizitzaren erosketak?

Etxejabeari zehaztutako diru kopurua ordaintzeaz gain, ohikoa da erosleak salerosketak sortutako gastuak ere bere gain hartzea. Gastu hauek honakoak dira:

 

-         Notaritza gastuak: Erosketako eskritura ordaindu behar zaio notarioari.

-          Erregistroko gastuak: Erosketa eskritura sinatu ondoren Jabetza Erregistroan inskribatu behar da.

-         Ogasunean ordaindu beharreko zergak: Eskritura Ogasunean ere aurkeztu behar da eta dagokion zerga ordaindu. Ordaindu beharreko zerga honakoa da:

  • Etxebizitza zuzenean enpresa eraikitzaileari erosten badiogu BEZa ordaindu behar da.  Momentu honetan etxebizitza erosketagatik ordaindu beharreko BEZa  etxearen balioaren gaineko %8koa da.
  • Etxebizitza jabe partikular bati erosi ez gero Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga ordaindu behar da. Momentu honetan kontzeptu honegatik % 4 bat ordaintzen da edota %2,5 baldintza jakin batzu bete ez gero.

 

Etxebizitza erosteko mailegu hipotekario bat eskatu badugu, erosketa gastuei maileguarenak gehitu behar zaizkio ( notaritza, erregistroa, ogasuna)

 

 

 

 

 

 

 

Zeintzuk dira hau  bezalako aholkularitza batek eskaintzen dituen zerbitzuak horrelako jarduera baten aurrean?

Aurretik aipatu ditugun urrats guztietan laguntzen zaio erosleari:

-         Erregistroko oharra eskatzen dugu

-         Salerosketako kontratu pribatua egiten dugu edota beste batek idatzitakoa gainbegiratu

-         Sinatu aurretik notario eskritura berrikusten dugu eta bezeroari azaltzen diogu.

-         Bezeroa lagundu dezakegu sinadura egunean

Pausu guzti hauetan eta prozesuan sortzen doazen zalantzetan aholkua ematen diogu bezeroari, guztia profesional batek kontrolatuta dagoen ziurtasuna eskainiz eta azken orduko ustekabeak sahiestuz.

Deje un comentario