Uztailaren 13rarte luzatzen da ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunetako lokalen kanpoaldean identifikazio-bereizgarriak jartzeko epea.

Martxoaren 23ko 36/2012 Dekretuak ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunetako lokalen irekiera ordutegi berriak ezarri zituen 2012ko martxoaren 14tik aurrera.Gogora dezagun itxiera ordutegiak honako hauek direla:

1. taldea: Berariaz adingabeentzat baimendutako lokal eta instalazioak edo, sukaldaritza-jarduera izan gabe, alkoholik gabeko edariak eta janariak emateko baimena dutenak. 23:00 ak arte

2. taldea: Alkoholdun edariak emateko baimena duten lokal eta instalazioak edo sukaldaritza-jarduerak egiteko baimena dutenak. 01:00ak arte.

3. taldea. Jarduera berezi gisa, musika izateko baimena duten lokalak eta instalazioak, baina dantza egiteko pistarik gabe. 02:30ak arte.

4. taldea. Dantza egiteko pistarekin musika izateko edo ikuskizunak egiteko baimena duten lokalak eta instalazioak. 04:30ak arte.

Lokalak eta instalazioak ixteko eta beste ikuskizun edo jarduera batzuk amaitzeko ordutegia, honela luzatuko da:

a) Ordu eta erdi ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan.

b) Ordu erdi ekainaren 1etik irailaren 30era.

c) Gehienez bi ordu Zaindariaren jaiak eta beste jai edo interes turistikoa duten beste gertakari batzuk direla eta, udal bakoitzak onartu beharko duen egutegiaren arabera.

IDENTIFIKAZIO-BEREIZGARRIAK

2012ko ekainaren 25eko Aginduak ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunetarako lokaletan irekitzeko eta ixteko ordutegia leku ikusgarri batean jartzeko beharra ezarri zuen. Bereizgarri honek ezaugarri hauek izando ditu:

a)      Borobila izango da, gutxienez 90 mm-ko diametroa izango du. Euskarri zurrun batean jarriko da (PVC, metakrilato) lokalaren aurrealde nagusian, 1,80 cm-ko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 cm-ra, artikulu honen bigarren paragrafoan ezarritakoa alde batera utzi gabe.

b)      Euskarrian establezimenduaren taldea agertuko da eta dagokion sailkapenaren zenbakia (1,2,3 edo 4) eta formatua, edukia eta zehaztapen tekniko bereziak izando ditu.

Bereizgarriaren formatua, edukia eta zehaztapen teknikoak.

Ezaugarriak:

Eskatutako gutxieneko neurriak: 90 mm-ko diametroa.

Korporazio koloreak:

1 Taldea – PANTONE: 293 C

2 Taldea – PANTONE: 347 C

3 Taldea – PANTONE: Rubine Red C

4 Taldea – PANTONE: 2592 C

Binilo itsasgarri gainean inprimaketa eta trokel biribila elementu euskarri gainean erantsita (PVC, metakrilato edo antzekoa).

Fatxada nagusian atxikita 1,80 cm-ko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 cm-ra.

INFORMAZIO KARTELAK

Aipatu establezimenduek informazio-kartel bat jarri behar dute barruan eta leku ikusgarri batean, eta bertan zehaztu behar da lokala ixteko eta irekitzeko ordutegia.

Honako ezaugarri hauek izango ditu informazio-kartelak:

a)      Euskarri zurrunean jarrita egon behar da eta gutxienez 250 mm ×140 mm izango da.

b)      Establezimenduaren ordutegi orokorra izango du, eta bertan agertuko da lokala zein taldetan sailkatuta dagoen eta dagokion zenbakia: 1,2,3 edo 4.

2013ko otsailaren 1eko Aginduaren arabera, ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunen lokalek 2013ko uztailaren 13 arte izango dute lokalen kanpoaldean identifikazio-bereizgarriak jartzeko.

Ikus ezazu hemen zure establezimenduan jarri beharreko bereizgarri eta kartelak

Deje un comentario