ETXEKO MAILEGU ETA PENTSIO PLANETARA EKARPENAK: MUGA FISKALAK

2016 ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez eta 2017ko ekainean aurkeztu beharreko aitorpenean sortu daitezkeen zerga kopuruak arintzeko helburuarekin, gipuzkoar araudian egun indarrean dauden BGAEetara egin daitezkeen ekarpen eta enpresa kontribuzioen eta ohiko etxebizitza erosteagatiko maileguak amortizatzeko mugak ezagutzea interesagarria dela ulertzen dugu.

  1. BGAEetara ekarpenak eta enpresa kontribuzioak

-          5.000 euro ekarpen gisa

-          8.000 euro enpresa kontribuzio gisa

Ekarpen eta kontribuzioen baturaren muga 12.000,00 € delarik

  1. OHIKO ETXEBIZITZAREN EROSKETA

A) 2012ko urtarrilak 1a baino lehen erositako etxebizitzak

  • Orokorrean aplikagarria:

Maileguaren amortizazio eta interes gisa urtean ordaindutakoaren %18a da kengarria kuotan

Kenkaria ezin izango da 2.160,00€ baino handiagoa izan

Beraz, kenkaria bere osotasunean aprobetxagarri izan dadin gehienez maileguaren    amortizazio eta intereses gisa 12.000,00€ onartuko dira

B) 2012ko urtarrilak 1a ondoren erositako etxebizitzak

  • Orokorrean aplikagarria:

Maileguaren amortizazio eta interes gisa urtean ordaindutakoaren %18a da kengarria kuotan

Kenkaria ezin izango da 1.530,00€ baino handiagoa izan

Beraz, kenkaria bere osotasunean aprobetxagarri izan dadin gehienez maileguaren    amortizazio eta intereses gisa 8.500,00€ onartuko dira

Gogora ezazue zerga onura hauek apligarriak izan daitezen, egin beharreko ekarpen eta ordainketak 2016eko abenduak 31a baino lehen egin beharko direla.

Deje un comentario