Datu pertsonalen babesa

Azken urte hauetan, eta batez ere teknikaren aurrerabidearen bizkortzearekin, informatika erabiliz pertsona fisikoei buruzko hainbat eta hainbat datu trata dezakegu, eta baliteke intimitatea urratzen duen hainbat gauza ezagutzea pertsona horiei buruz.

Medikuarenean, dendetan, ikastetxeetan, udaletxean, banketxean eta beste hainbat lekutan gure datuak dituzte, eta askotan etxetik kanpo inork jakitea gustatzen ez zaizkigun datu eta zehaztasunak .

Teknologiaren eta pertsonen intimitatearen arteko tentsio horrek, legearen eskuhartzea eskatzen du bi ondasun horien artean oreka lortzeko. Era honetan, estatu mailan 15/1999 lege organikoa argitaratu da, eta honi jarraiki Euskal Autonomi Elkartean, 2/2004 legea.

Bi lege hauek , norbanakoaren intimitatea babestea dute helburu; horretarako, pertsona guztiek beren datuekiko dituzten eskubideak aldarrikatzen dituzte lehenik, eta eskubide hauek defendatzeko prozedurak bigarrenik. Honen ondoan, datuak beren eskuartean erabiltzen dituzten entitate ( publiko zein pribatu ) orok izango dituen betekizunak azpimarratzen dituzte.

Norbanakoaren eskubideak

  • Norbanakoak, bere buruarekiko inongo baloraziorik ez egitea eska dezake, edonork automatizatuta izan ditzakeen bere datuak abiapuntu bezala hartuaz.
  • Datuen Babeserako Erregistrora kontsulta egiteko eskubidea edonork izango dugu.
  • Datuen aldaketa, ezabatzea nahiz zuzenketa eskatzeko eskubidea.
  • Entitateren batek Legean ezarritakoaren aurka jokatuz-gero, kalteordain eskubidea.

Entitateen betekizunak

Beren fitxategietan datuak jasota dituen entitate orok, honako printzipio hauek kontutan izan beharko ditu:

  • Lortutako datuak egiazkoak, zehatzak, eta kalitatezkoak direla. Ezingo dira datuak iruzur bidez lortu.
  • Bere eginkizunarekin amaitu ondoren, datuak deuseztuak izan beharko dute.
  • Jasotako datuak fitxategi automatizatu batera doazenaren berri norbanako orori eman beharko zaio, eta era berean datu hoiekiko bere eskubideen berri.
  • Entitate orok Datu Automatizatuen Fitxategien babeserako sortu den Erregistro Zentralari eman beharko dio bere jabegoan dituen fitxategi automatizatuen berri. Euskal autonomi elkartearen kasuan Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

Babesa eta prozedurak

Datuen Babeserako Euskal bulegoak izango du norbanakoaren interesen defentsarako ardura. Laburbilduz, hauexek izango dira bere funtzioak:

  • Datuak babesteko legeak bete daitezen zaintzea.
  • Norbanakoen eskaera eta kexei kasu egitea.
  • Pertsona orori datu pertsonalak tratatzea dela eta dituen eskubideei buruzko informazioa ematea.
  • Zigorrak ezartzeko ahalmena

Orokorrean beraz, hiru subjektu desberdinen esku geratuko litzake datu pertsonalen tratamenduaren kontua; datuak eskaintzen dituen pertsona, datuak fitxategian dituen pertsona fisiko nahiz juridikoa eta datuen babesaren arduradun litzateken Datuen Babeserako Euskal bulegoa.

Deje un comentario