GERTUk Donostiko bulegoa Urdaneta 18ra aldatuko du

Ostiral honetan GERTUk Donostiko bulegoa Boulevardetik Urdaneta kalera aldatuko du. Kale-izenak buruz gogoratzea gorroto duzuenontzako, erreferentzia gisa ondo etorriko zaizue jakitea Koldo Mitxelena eta Correosen bulego zentralaren kale berean egongo garela, Artzai Onaren Katedralaren ondoan.

Lekualdaketa honen bitartez GERTUk lortu nahi duena da bere bezeroei zerbitzu hobea eskaintzea, bere eskura instalakuntza hobeak jarriaz, zabalagoak zein irisgarriagoak. Eta ez gatoz bakarrik, Daitekek lagunduta gatoz, honela lotzen gaituen urtetako lankidetza-harremana egonkortuz.

Nahi duzunean gure bulegoak ezagutzera pasa zaitezen gonbidatzen zaitugu. Autobusez gerturatu zaitezke (Artzai Onetik honako lineak pasatzen dira: 5, 16, 18, 25 eta 40), edo trenez. Kotxez etorten bazara, Artzai Onaren parking-ean aparkatu ahal izango duzu.

1 comentario sobre “GERTUk Donostiko bulegoa Urdaneta 18ra aldatuko du”

  1. Inauguración de la nueva oficina de Donosti | GERTU Asesores de Empresa y Abogados dijo:

    [...] Ayuda a emprendedores « GERTU traslada su oficina en Donostia a Urdaneta 18 [...]

Deje un comentario