“Enpresa berrien sorrera eta Gestioa” ikastaroa

Maiatzaren 11tik 22ra GERTUk kurtsoa antolatuko du, dohainekoa, “Enpresa berrien sorrera eta Gestioa” izenburupean. Kurtso honen helburua da ekintzaile batek enpresa martxan jartzeko eman beharreko pausuak zein diren azaltzea, eta sortuko duen enpresaren gestioaren puntu garrantzitsuenen inguruko formazio basikoa lortzea.

Eusko Jaurlaritzak homologatua

GERTU ENPRESA AHOLKULARIAK ETA ABOKATUAK, S.L. enpresak, 2005. urteko uztailean Eusko Jaurlaritzaren Homologazio prozesua pasatu ondoren kurtso hau eman ahal izateko kalifikazioa lortu zuen.

Eusko Jaurlaritzaren Homologazioak zer nahi du esan ordea? Ba , aurrerantzean, GERTU enpresak antolatzen dituen ikastaroak, subentzionatuak izango direla (ekintzaile edo promotorearentzat dohakoak) eta hau baino are garrantzitsuagoa , kurtso hau egin eta gainerako baldintzak betetzen dituzten proiektuek 6.000 eurotako laguntza izango dutela proiektu horretako promotore bakoitzeko.

Formakuntza baino zerbait gehiago

Gertu Enpresa Aholkulariak eta Abokatuak S.L. enpresak formakuntza honetaz gain ondorengo bideragarritasun plana egiten lagunduko die ekintzaileei. Proiektu hauetan negozio berriaren aurrikuspenak egingo dira eta diru laguntza eta finantziazioa bilatzen lagunduko zaie ekintzaileei.

Guzti honen ondoren eta behin enpresa martxan jarri ondoren, dohako aholkularitza eskainiko zaie 25 orduz.

Era honetan, Gertuk ziklo osoa betetzen du, hain zuzen formazio, bideragarritasun plana eta ondorengo aholkularitza bateratuari dagokiona. Garrantzizkoa da gure ustez ziklo oso hau profesional berdinen eskuetan eta irizpide berdinak jarraituz egitea.

Kurtsoan parte hartzeko bete beharreko baldintzak

Kurtso honetan parte hartzeko bete beharreko baldintzak:

  • Langabezian egotea
  • Ideaiaren baten bueltan ibiltzea

Ez dago adin edo beste baldintza aldetik inongo mugarik.

LABURKI:

  • IZENBURUA:”ENPRESA BERRIEN SORRERA ETA GESTIOA”
  • NON: GERTU ENPRESA AHOLKULARIAK ETA ABOKATUAK S.L.
  • HELBIDEA: SAN INAZIO 5 BEHEA ( BEASAIN )
  • NOIZ: MAITZAK 11TIK 22RA
  • ORDUTEGIA: 9:30 ETIK 13:30 TARA.
  • INFORMAZIO GEHIAGO: 943-16.21.92 – 943-16.11.94
  • METODOLOGÍA : PRAKTIKO-TEORIKOA

PLAZA MUGATUAK

Deje un comentario