Jabego-erregistroa eta katastroa

Batzuetan gertatzen zaigu uste dugula finka jakin baten jabe garela katastroan gure izenean dagoelako, edo zenbaitetan uste izaten dugu finka jakin bat Jabego Erregistroan ez dagoenean berez ez garela haren jabe. Zein da Erregistroaren helburua, eta zertarako balio du Katastroak?

Erregistroak ondasun higiezinen gaineko jabetza zein hauen gaineko eskubideak inskribatzeko eta hauei publizitatea emateko balio du. Ez da derrigorrezkoa finkaren gaineko jabetza inskribatzea haren jabe izateko, baina segurtasun juridikoa lortzen da, behin inskribatuta, eskubideak Auzitegien babespean aurkitzen dira, eta Erregistroak dioena soilik hartzen da egiatzat. Gainera finkak dagokien erregistroan inskribatzeak euren transmisioa errazten du, eta derrigorrezkoa da horiek hipotekatu nahi badira.

Katastroan ondasun higiezinak deskribatzen dira, euren ezaugarrien bitartez: ezaugarri fisikoak (azalera, egoera eta mugak, irudi grafikoa, eraikitze-urtea, besteak beste), ezaugarri juridikoak (titularraren datu pertsonalak / expedienteak), eta ezaugarri ekonomikoak (lur-zoruaren balioa, eraikinaren balioa eta balio katastrala). Bere erabilera oinarrizkoa da Administrazioarentzaeko, hainbat gaietan erabili ahal izateko: zerga-gaietan (PFEZaren kalkulua, lur-zoruen plusbalia…), gai juridikoetan (Jabego Erregistroaren laguntza, segurtasuna higiezinen trafikoari…), laguntza zein subentzioen esleipena, eta abar.

Jabego Erregistroan finkak deskribatzen dira, baina benetan garrantzia duena da jabegoaren zein bestelako eskubideen gaineko datuak ematen dizkigula. Katastroan, aldiz, jabe batzuk agertzen dira, baina benetan garrantzia duena da finken deskribapen fisikoa, hauen ezaugarri fisikoen zein planoen erregistroa da, hau oinarrizkoa baita euren balioa kalkulatu eta identifikatuak edukitzeko.

Deje un comentario