Autoenplegu eta Enpresa-Kudeaketarako ikastaro berria emango du GERTUk

Gertu Enpresa Aholkulariek eta Abokatuek, Daiteke, pertsonen orientazio eta gaitasunen garapena bultzatzen duen entitatearekin batera, enpresa baten sorreraren eta kudeaketaren inguruko ikastaroa antolatuko dute Donostian, Urdaneta Kaleko 18an duten bulego berrian, irailaren 21etik 28ra.

Ikastaro hau Eusko Jaurlaritzak homologatua izango da eta guztiz doakoa da parte hartzea. Ikastaro honek, 6.000 euroko diru-laguntza eskatzeko ateak zabaltzen ditu, enpresa martxan jarri eta beste zenbait baldintza betetzen diren kasuan beti ere (langabezian egotea, bideragarria den proiektu bat izatea etab).

Kurtso hau enpresa sortu nahi duen pertsona orori zuzendua dago, buruan ideia bat duen edonori zuzendua, alegia. Martxan jarri nahi den jardueraren inguruko informazio guztia jasoko da astebeteko iraupena duen kurtso honetan (betebeharrak, tramiteak, dirulaguntzak, finantziazioa…).

Esan dugun moduan, prestakuntza honetan zehar enpresa baten sorrera eta kudeaketaren inguruko informazio guztia jasoko da ( naiz autonomo erako enpresa sortu nahi izan naiz elkarte edo sozietate itxurakoa sortu). Zehatzago azalduz, honako gai hauek jorratuko dira:

  • Bideragarritasun plan baten atal desberdinen azterketa.
  • Merkatu analisi bat nola burutu.
  • Marketineko politika ezberdinak
  • Analisi ekonomiko baten inguruko informazioa
  • Enpresa baten izaera juridiko motak eta bakoitzaren ezaugarriak
  • Enpresa martxan jartzeko eman beharreko urratsak
  • Autoenplegua bultzatzeko dauden programa eta diru-laguntzak.
  • Enpresaren barne antolaketa
  • Lan arloko aukera berdintasuna
  • Lan arriskuen prebentzioa
  • Ingurumenaren kudeaketa.

Ikastaroan metodologia bikoitza erabiliko da, alde batetik atal teorikoa landuko da enpresa gestioaren inguruko kontzeptu ezberdinak ulertu eta barneratzeko xedearekin eta bestetik, kasu praktikoak proposatuko dira azaldutako gai teorikoak errealitatean nola diren ulertu ahal izateko.

Ikastaro hauez gain, Gertu Enpresa Aholkulari eta Abokatuak, behin kurtsoa amaitu ondoren, Bideragarritasun Proiektua egiteko aukera ere luzatuko die kurtsoan parte hartu duten ikasleei. Honetarako, Gertu edo Daitekeko arduradunekin harremanetan jartzea besterik ez du ikasleak, zerbitzu hau ere guztiz doakoa delarik.

Deje un comentario