2.500 € TIK GORA ESKUDIRUTAN ORDAINTZEA DEBEKATUTA

Pasa den urriaren 30ean Estatuko Aldizkari Ofizialean urriaren 29ko 7/2012 Legea argitaratu zen, iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia aldatu eta finantza-araudia egokitzekoa.

Lege honen gehiengoa Gipuzkoan aplikagarria ez bada ere, badago gurean aplikagarria den zati bat. Zehazki, Lege honen 7. artikuluak 2.500 eurotik (edo atzerriko txanponean kopuru baliokidea) gorako eragiketetan ordainketak eskudirutan egitea debekatzen du 2012ko azaroaren 19tik aurrera eragiketa horretako parte-hartzaile bat gutxienez empresaria edo profesionala denean.

2.500 eurotako muga hau 15.000 eurotara igoko da ordaintzailea Espainian bizi ez den pertsona fisikoa denean, baldin eta ez bada enpresari edo profesionala.

Arau hau dela eta kontutan hartu beharrekoak hauek dira:

-          Eskudirutan ordaindu ez daitezkeen eragiketa hauetan parte-hartzaileak direnak, ordainketa egin denetik hasita eta bost urtetan zehar ordainketa hauen agiriak gorde beharko dituzte, ordainketa eskudirutan egin ez zela frogatzearren.

-          Muga hau ez da aplikagarria kreditu erakundeetan egindako ordainketa eta diru-sarrerentzat.

-          Muga hau ez betetzea arau-hauste larritzat joko da eta arau-hausletzat ordaintzailea zein ordainketa egiten duena izan daiteke.

-          Zigorraren zenbatekoa eskudirutan ordaindutako kopuruaren %25a izango da, 2.500 edo 15.000 eurotik gorako eragiketetan badute jatorria.

Deje un comentario