2012-2013 rako ZERGA ARAUETAN ALDAKETAK

Azken egunetan Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbait zerga aldaketa aurreikusten dituen Foru Arauaren Egitasmoa argitaratu du.

Hauetako neurri batzuk, onartuak izanez gero, aurten bertan izango dute eragina; beste batzuk aldiz, datorren urtean.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrera eragina izango dutenen artean hauek azpimarra ditzakegu:

1.- Ohiko etxebizitza finantza-entitate batek sustatutako prozedura judizial baten ondorioz eskualdatzeagatik lortutako ondare irabaziak salbuetsita geratzen dira PFEZan, baldin eta zergaduna beste etxebizitza batzuen titularra ez bada.

2.- Lurralde erkidegoan gertatu denaren kontra, Gipuzkoan ez da aurreikusten ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik eta etxebizitza kontuan dirua aurrezteagatik kenkaria desagertzea.

3.- Kooperatibistek kapital sozialari egindako ekarpenen itzulketei eta eskualdaketei buruz Ogasunari informatzeko obligazio berria ezartzen da kooperatibentzat.

4.- “Express kaleratzeak”, hau da, adiskidetze egintzaren aurretik enpresaburuak aitortutako bidegabeko kaleratzeak lan alorreko arauditik  desagertzearen ondorioz, 2012ko otsailaren 12tik aurrera kasu hauetarako aurreikusita zegoen salbuespena desagertzen da.

2012ko otsailaren 12tik aurrera eta zerga neurri hauek onartzen dituen Foru Araua indarrean sartu bitartean izandako kaleratzeei dagozkien kalte-ordainei dagokienez, hauek PFEZan salbuetsiak geratuko dira baldin eta ez badira bidegabeko kaleratzeentzat aurreikusitakoak baino handiagoak, beti ere enpresariak kaleratzea jakinarazten duen unean edo adiskidetze egintzaren aurretik jakinarazten badu, eta ez badira adostasun baten ondorioz lorturiko kontratu hausteak.

2012ko otsailaren 12an martxan zeuden enplegua murrizteko espedienteen kasuan, PFEZan salbuetsiak geratuko dira gehienez 45 egunetan lan egindako urte bakoitzeko, beti ere 42 hilabeteko gehiengoarekin.

5.- Eskualdatzeen ondorioz lorturiko ondare irabaziei dagokionez, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera honako karga tasak aplikatuko dira:

- 1.500 eurorarte %21.

- 1.500,01 eurotatik 10.000 eurotara, %23ª.

- 10.000,01 eurotatik gora, %25ª.

6.- Datorren urtetik aurrera ez dira PFEZan salbuetsiak geratuko Estatuak antolatutako loteria eta apostuetan jatorria duten sariak, ezta Gurutze Gorria eta ONCErenak ere. Salbuespena lehen 2.500 eurotara mugatuko da sari bakoitzeko. Sari hauei aplikatuko zaien karga-tasa gorako parrafean adierazitakoak izando dira.

7.- Azkenik, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera ere, mezenasgo jardueretara egindako dohaintzen kasuan, PFEZan aplikatuko den kenkaria %30etik %10era txikituko da.

Deje un comentario