Alarguntasun pentsioa eta SOVI pentsioaren arteko bateragarritasuna onartu da

Gizarte Asegurantzako pentsio sistemak bateragarritasun edo konpatibilitate arau zorrotzak mantendu izan ditu orainartean. Hau dela eta pentsio bat kobratzen zuen pertsona batek, sarritan, ezin izango zuen beste mota bateko penstsioaren onuradun izan. Hau gertatu izan da orainartean SOVI pentsioak eta alarguntasun pentsioarekin. Ezin bataratze hau dela eta aukeraketa egin beharrean gertatu dira hainbat eta hainbat alargun. 2005 eko irailaren 1etik aurrera ordea bateragarriak dira SOVI pentsioak eta Gizarte Asegurantzako alarguntasun pentsioak. Horrela dio ekainean atera zen 9/2005 Lege berriak.

SOVI pentsioak (Zahartzaroko eta Ezintasunetarako Derrigorrezko Asegurua) garai bateko Zahartzaroko eta Ezintasunetarako Asegurura kotizatu edo “Retiro Obrero” bezala ezagutzen zenean afiliatuta zeudenei eta gizarte asegurantzako beste pentsioren bat jasotzeko biderik ez dutenei errekonozitu izan zaizkie.

Orain arte, SOVI pentsioak (zahartzaroa, ezintasuna eta alarguntasuna), elkarren artean bateragarriak ez izateaz gain, Gizarte Segurantzako gainerako pentsioekin ere bateraezinak ziren. Era honetan , pentsio bat baino gehiago jasotzeko eskubidea zuen edonor , bat aukeratu beharrean izaten zen.

Bateraezintasun honen arrazoia bere garaian SOVI pentsioak beste inolako pentsiorik jasotzeko aukerarik ez zutenei laguntza gisa sortu zirelako izan zen.

Egoera hau aldatzearen arrazoia zein izan da ordea? Pentsio hauek zenbateko oso txikikoak ziren eta bat baino gehiago jaso ezin zitekeenez, “adineko jende multzo esanguratsu baten, emakumeak batik bat, txirotze jarrai bat” ari zen ematen, legeak, bere sarrerako adierazpenetan dioen bezala. Egoera honi irtenbide bat eman nahian egin da hain zuzen arau berri hau, modu honetan, SOVI pentsioak Gizarte Segurantzako alarguntasun pentsioekin bateragarriak izatera pasatu direlarik. Gainerako bateraezintasunek bere horretan jarraitzen dute.

Beraz, hemendik aurrera eta beti ere bi pentsioak kobratzeko baldintzak betetzen dituen edonork ez du bata edo bestearen artean aukeratu beharrik izango, biak jasotzeko aukera izango du. Hori bai, gehienez bi pentsioen artean ezin izango da hilabeteko 877,42€ baino gehiago jaso.

Beraz, jakinaren gainean geratzen zerate egunen batean aukeraketa egin beharrean gertatu zeraten guztiok. Legeak, epe konkreturik ez du ezartzen eskaria egiteko, hori bai, bateragarritasun honek bere ondorioak, eskaria egiten den hurrengo hilabeteko lehen egunetik besterik ez ditu izango, aurretiko pentsioak kobratzeko biderik ez delarik izango.

Eskari hau egiteko, gizarte asegurantzako edozein bulegoetara zuzentzea besterik ez duzu.

Deje un comentario