Lan-merkatuan datozen aldaketak

Pasa den maiatzak 9an, Gobernu, Sindikatu eta Enpresarien ordezkariek Espainia mailan lan merkatua arautuko duen itunaren berri eman ziguten. Dudarik gabe, eta honetan denak bat datoz, itun honek enpresen lehiakortasuna bultzatu, mantenduko den garapen ekonomiko maila lortu eta honekin batera ongizate maila altuago bat lortzeko helburuetara iristen lagundu beharko luke.

Hiru alorretan banatu daiteke itun honen edukia:

Batetik, lan kontratu mugagabeak sinatu daitezen eta lan kontratu mugatuak mugagabe bihur daitezen neurriak bultzatzen ditu itunak, honetarako, gizarte segurantzako kotizazioak murriztu eta kontratu mugagabeei pizgarriak ezarriko zaizkielarik.

Atal honetan indarrean jarriko diren neurriak honako hauek izango dira:

  • Lan kontratu mugagabeak suspertzeko kontratu mugagabea: 2007 ko abenduaren 31 bitartean sinaturiko lan kontratu mugatuak, modalitate honetan bihurtzeko aukera izango dute.
  • Zuzenean finkotasuna izango duten kontratuei pizgarriak : Talde honetan 16-30 urte artean dauden gizonezkoen kontratu magagabeegatik ere pizgarri edo laguntzak izango dira (orainartean, gizonezkoen taldea laguntzetatik kanpo geratzen zen). 600 € eta 3.200 € -ko laguntzak izango dituzte kontratu bakoitzeko (babestutako gizarte taldearen arabera) eta 4 urtetatik kontratuaren iraupen guztiraino mantenduko dira laguntza hauek.
  • Aldi baterako lan kontratuak kontratu finko bihurtzeagatik orainarte genituen pizgarri eta laguntzak desagertu egingo dira. Hala eta guztiz 2006 ko ekaina aurretik itundutako kontratuak eta 2007 ko urtarrilak aurretik mugagabe bihurtzen diren kontratuentzat laguntzak mentenduko dira (2006. ekitaldian indar berezia eman nahi diote enplegu egonkorraren sorrerari). Kontratu hauek 800€ko laguntza izango dute urteko, 3 urtetan zehar.
  • Gizarte Asegurantzako kotizazioak jaitxiko dira: Langabezi kontzeptuan kotizatzen den portzentaiak % 0,25 bateko jaitxiera izango du 2006 ko ekainetik eta %0,25 bat gehiago 2008 ko uztailetik aurrera.FOGASA kontzeptuan ordaintzen denak ere % ko 0.2 ko jaitxiera izango du.

Bigarren talde batean aldi baterako kontratazioan eman daitezken iruzur egoerak ekiditeko, azpikontratazioa arautzeko eta lan eta Gizarte Segurantza saileko ikuskaritza edo inspekzioari dagozkien neurriak arautzen ditu itun honek. Arau hauen artean aipagarrienak genituzke:

  • Aldi bateko lan kontratuen bidez 30 hilabeteren barnean 24 hilabetez langile
    batek lan postu bat hornitu badu, lan kontratu finko moduan kontsideratuko da berau. Are gehiago, sektore bakoitzeko lan hitzarmen bitartez, lan postu bera pertsona desberdinekin lan kontratu mugatuz behin eta berriz estaltzeko mugak jartzeko aukerak izango dira.

    Lege hau indarrean sartu ondoren itundutako aldi baterako kontratuei izango zaie bakarrik aplikagarria arau hau.

  • Formakuntza kontratuak sinatzeko adina 24 urtetaraino zabalduko da.
  • Lan eta Gizarte Asegurantzako ikuskaritzari zuzendutako baliabideak gehitu egingo dituzte, iruzur egoerei aurre egin ahal izateko.

Eta azken talde batean lan zerbitzu publikoei eta langabezi egoeren babesaren inguruko zenbait arau ituntzen dira.

Haseran aipamen egiten genien helburu horiek lortuko diren hala ez zalantzak agertu dituzte alde batak eta besteak. Langilegoa ordezkatzen duten sindikatuek, gizarte kotizazioak jaitsi eta kaleratzerako garaian ordainketak murriztea duela helburu nagusitzat arau honek dioten bitartean, enpresariek, lan merkatuaren malgutasun txikiak izan ditzakeen ondorio ezkorrak azpimarratu dituzte.

Dudarik ez dago, lan merkatua etengabeko aldaketan dagoela eta are gehiago egun, etorkin eta jaiotze tasen jaitxiera moduko fenomenoak ere kontutan hartzeko faktoreak diren garai hauetan.

Deje un comentario