Autoenplegua sustatzeko laguntza berriak

2007 ko Ekainaren 5 eko TAS/1622 Ordenu bitartez Espainiar gobernuak langile autonomoei zuzendutako laguntza sistema berritu du. Laguntza araudi berri honetan, langile autonomoei zuzenduriko euskarriak hiru zutabetan banatzen dira.

Zein izango dira laguntza hauek jasoko dituztenak?

Langabezian izena emanda eta bere kontura lanean hasteko asmoa duen edonor.Honez gain, bete beharreko baldintzak hauek izango dira:

  • Langile Autonomoen erregimen berezian altan ematea. ( norbanako autonomo nahiz ondasun elkarte moduan alta ematea posible izango da ez merkataritzako sozietate moduan ordea).
  • Gipuzkoako Foru Ogasunaren aurrean dagokion jarduera ekonomikoan altan ematea
  • %33ko helbarritasuna baino gehiago dutenek, berau zihurtatzen duen agiria izatea. ( kasu honetan diru-laguntzen kopurua gehitu egingo da).
  • Gutxienez hiru urtetako epean altan mantentzea.

Zertan gauzatuko dira laguntza hauek?

Inbertsiorako laguntzak

Laguntza hau lortu ahal izateko beharrezkoa izango da gutxienez 5.000 € tako inbertsioak izatea ( BEZ aparte).

  • Langabetuak orokorrean: 5.000 € tako laguntza.
  • 30 urtetik beherako langabetuak: 6.000 € tako laguntza.
  • Emakume langabetuak: 7.000 €tako laguntza.
  • Helbarritasuna dutenak: 8.000 € tako laguntza.
  • Emakumezko helbarridunak: 10.000 € tako laguntza.

Laguntza eskaera, iharduera hasi aurreko hiru hilabete eta ondorengo sei hilabeteren buruan egin beharko da. Eskaerak. estatuaren enplegu bulegoetan aurkeztuko dira (INEM).

Inbertsioak egiteko eskaturiko maileguen interesak arintzen dituztenak

5.000 € tatik 10.000 € taraino izango dira laguntza hauek ere , eskaturiko maileguaren arabera. Bestalde, maileguaren % 75 a gutxienez ibilgetu materiala finantziatzeko izan beharko du % 25-a bakarrik zuzendu daitekelarik produktu eta gainontzeko ondasun zirkulatzaileak finantziatzera.

Kasu honetan, laguntza, mailegua onartu duen banketxeko mailegu-kontuan ordainduko litzateke. Epeak aurreko kasuko berak izango dira.

Laguntza tekniko eta formaziorako euskarriak

Laguntza hauek, ordiandutakoaren %75 –a berreskuratzeko aukera eskeiniko die autonomoari, 2.000 € tako mugarekin. Trebakuntza gastuen kasuan %75 –a 3.000 € tako mugarekin.

Enpresek lana kanporatzeko duten joerak eta zerbitzuen sektorean azken urteetan izandako aldaketek autonomoen kopuruak gorantz egitea ekarri dute dudarik gabe. Honi lotuta “langile autonomoen estatutoa” ere onartu du gobernuak, non langile autonomoen eskubide eta betebeharrak arautu dituen. Lege honen kontestu berean arautu dira aurreko lerroetan aipaturiko laguntzak.

Deje un comentario