Emekin: emakume eta enpresari

Azken aldi honetan lan mundutik iristen zaizkigun berriak ez dira batere baikorrak:  Kaleratze masiboak, desenpleguaren hazkuntza, erregulazio expedienteak, etab. Egoera ekonomiko ezkor honen aurrean erabakiak hartzeko momentua dela uste dute askok eta garbi dago arazo honen aurrean norbere kontura enpresa sortzea aukeratako bat izan daitekeela. Emakumezkoen artean, gizonezkoek sorturiko enpresak ugari badira ere, nabarmen hazi da beren kontura lan egiten dutenen kopurua.

Frogatua dago beraz emakumeek ekimenerako geroz eta joera handiagoa dutela eta beren kontura lan egiteak hainbat abantaila ere ematen dizkiela (ordutegi malguagoak, kontziliaziorako aukerak, garapen pertsonala…).

Oro har ordea, ekintzaile batek jarduera bat martxan jarri nahi duenean aurkitzen duen zailtasunik nabarmenena, finantzazioa edo diru iturria lortzean datza. Honi aurre egiteko, administrazio publiko desberdinek hainbat diru-laguntza kudeatzen dituzten programak jarri dituzte martxan. Helburu bera dute denek: emakumearen auto-enplegurako ekimena sustatzea eta enpresari alorrean sartzeko bidea erraztea.

Hauen artean aipamen berezia merezi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, ASPEGI-k eta Euskadiko Kutxak elkarlanean martxan jarri duten Emekin programak. Programa honek enpresa bat bere kontura sortzeko ideia duten edozein adinetako emakumeei laguntzea du helburu. Programaren barnean eskaintzen diren zerbitzuetatik garrantzitsuenak hauek lirateke:

  • Enpresa-jarrerei buruzko tailerra.
  • Bideragarritsun proiektuaren tutoretza
  • Finantzazioa lortzeko aukera (abala zenbait kasutan)
  • Enpresa martxan jarrita urtebeteko aholkularitza
  • Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak

Zerbitzu guzti hauek, Foru Aldundiak ekimenerako homologatuak dituen erakundeen bidez eskaintzen dira eta guztiz dohakoak dira.

Lehen aipatutakoaren harira, badira laguntza honez gain baste batzuk ere:

  • Eusko jaurlaritzak ematen duen 6.000 €-ko laguntza, horretarako eskatutako baldintzak betetzen badira.
  • Langabeziaren kapitalizazioa.
  • Inem erakundeak eskaintzen dituen laguntzak bai inbertsioen finantzaketarako baita maileguen amortizazioan laguntzeko ere.
  • Sektorez-sektoreko laguntzak: ( Artisautza, proiektu berritzaileak…)

Dudarik gabe, norberaren proiektuan sinestea, etengabeko lana eta zorte dosi apur bat beharrezkoak badira ere, ongi etorriak izango dira edonondik eskaintzen zaizkigun laguntzak .

Idoia Oyarbide Nazabal

Deje un comentario