Jabego-erregistroa eta katastroa

4 de September, 2009

Batzuetan gertatzen zaigu uste dugula finka jakin baten jabe garela katastroan gure izenean dagoelako, edo zenbaitetan uste izaten dugu finka jakin bat Jabego Erregistroan ez dagoenean berez ez garela haren jabe. Zein da Erregistroaren helburua, eta zertarako balio du Katastroak? Leer el resto de la entrada »

Donostiko bulego berriaren inaugurazioa

9 de June, 2009

Pasa den ostiralean GERTUren Donostiko bulego berria inauguratu genuen. Esaten genizuen bezala, bulego honek instalakuntza hobeak ditu, zabalagoak zein irisgarriagoak. Aurrera, ikus ezazue zeuon begiekin. Leer el resto de la entrada »

GERTUk Donostiko bulegoa Urdaneta 18ra aldatuko du

27 de May, 2009

Ostiral honetan GERTUk Donostiko bulegoa Boulevardetik Urdaneta kalera aldatuko du. Kale-izenak buruz gogoratzea gorroto duzuenontzako, erreferentzia gisa ondo etorriko zaizue jakitea Koldo Mitxelena eta Correosen bulego zentralaren kale berean egongo garela, Artzai Onaren Katedralaren ondoan. Leer el resto de la entrada »

“Enpresa berrien sorrera eta Gestioa” ikastaroa

8 de April, 2009

Maiatzaren 11tik 22ra GERTUk kurtsoa antolatuko du, dohainekoa, “Enpresa berrien sorrera eta Gestioa” izenburupean. Kurtso honen helburua da ekintzaile batek enpresa martxan jartzeko eman beharreko pausuak zein diren azaltzea, eta sortuko duen enpresaren gestioaren puntu garrantzitsuenen inguruko formazio basikoa lortzea. Leer el resto de la entrada »

Dibortziatua nago, nork ordaindu behar du orain dentista? Eta musika-eskola

16 de January, 2009

Banantze zein dibortzio baten ostean despatxuan ohizkoa den galdera bati erantzuna ematen saiatuko naiz hurrengo lerroetan: umearen gastuetatik, zeintzuk izango dira mantenu-pentsioaren kontura, eta zeintzuk erdibana ordaindu beharreko ez-ohizko gastuak? Leer el resto de la entrada »

2007ko errenta-aitorpenaren kanpaina

25 de March, 2008

Urtero bezala, errenta aitorpena egiteko garaia iritsi da. Aurtengoan, Gipuzkoan aitorpenaren epea apirilaren 18an irekiko da, eta ekainaren 25era bitarte luzatuko da. Leer el resto de la entrada »

Lokalak biziberritzen: etxebizitzaren arazoarentzako konponbidetako bat

9 de November, 2007

Etxebizitzen merkatuaren aztoramenduaren aurrean, entitate publikoek neurri berriak hartzeko beharra somatu dute, Babes Ofizialeko Etxebizitzen (VPO) formula tradizionala ez baita nahikoa hiritarron etxebizitza duinerako eskubidea bermatzeko, eta neurri horietako bat dugu lokal komertzialak etxebizitza bezala egokitzeko baimenak ematea. Leer el resto de la entrada »

Autoenplegua sustatzeko laguntza berriak

17 de September, 2007

2007 ko Ekainaren 5 eko TAS/1622 Ordenu bitartez Espainiar gobernuak langile autonomoei zuzendutako laguntza sistema berritu du. Laguntza araudi berri honetan, langile autonomoei zuzenduriko euskarriak hiru zutabetan banatzen dira. Leer el resto de la entrada »

Atzerritarrak eta lana

27 de February, 2007

Edonork ikusi ahal duen bezala, Goierrin atzerritar kopuru garrantzitsua dugu gure artean bizitzen. Horietako gehienak lan-mundura sartzeko asmoarekin etortzen dira euren egoera ekonomikoa hobetzearren, euren jatorrizko herrietako egoera ez baita oso ona. Eta berton lana aurkitu nahi dutenean arazo batekin egiten dute topo: enpresariek egiten dieten lehenengo galdera dela ea “paperak” dituzten. Eta erantzuna ezezkoa bada, haiek kontratatzeko asmoan atzera egiten dute. Leer el resto de la entrada »

Konpartitutako zaintza

28 de November, 2006

Zer esan nahi du azkenaldian hainbeste entzuten dugun kontzeptu honek? Leer el resto de la entrada »